Sortu dugun blog honetan Haur Hezkuntzako gaiei buruz hitz egingo dugu, eskoletan gertatu diren egoera berriei erreferentzia eginez

jueves, 15 de marzo de 2012

Integrazioa vs Inklusioa



Integrazioa azken urte hauetan garrantzia handia hartu du, batez ere, hezkuntza arloan. Hezkuntzan eman den zaharberritzea, beste gauza batzuen artean elbarritasun maila altua duten pertsonen onarpena eta euren eskolarizazioa eskola arruntetan suposatu du ondorio. 

Ikasle berri hauen presentziak zentroetan eraldaketak sorrarazi ditu. Haien artean garrantzitsuenak, antolakuntzan, metodologian eta curriculumean eman diren aldaketak dira nabarmenenak. Era berean, baliabide materialak, pertsonalak eta formazioa baliabideak, asko hazi dira. Honek guztiak, mota anitzetako iritziak sortu ditu hezkuntzan lan egiten duten pertsonen artean.

Irakasleek ahalegin handiak egin dituzte hezkuntza erantzunak banako zehatzetara moldatzeko asmoz, honek ikasleri osorako, hezkuntza kalitatearen hobekuntza ondorioztatu du. Bestalde, erabaki da integrazio hitza inklusio hitzagatik ordezkatzea. Aldaketa honen oinarrian, arrazoi ugari egon arren garrantzitsuenak arrazoi pedagogikoak eta psikologikoak dira, baita sozialak eta etikoak ere.

Jarraian, lehenago aipatutako bi termino hauen alderaketa eskaintzen dizuegu.


INTEGRAZIOAREN IKUSPUNTUA
INKLUSIOAREN IKUSPUNTUA
Ikaslean arreta jartzen da
Ikasgelan zentratzen da
Ikasleari aditu bat egokitzen zaio
Hezkuntza faktoreak kontuan hartzen ditu
Diagnostikoan oinarritzen da
Elkarlana eginez arazoak ebazten ditu
Programa indibidual bat sortzen da
Irakasleek estrategia bereziak garatzen dituzte
Ikaslea programa berezietan murgiltzen da
Gela arruntean laguntza ematen da

No hay comentarios:

Publicar un comentario